Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herri Uzta 2017

Herri Uzta 2017

2017/10/05

2017ko urriaren 5etik 8ra, Herri Soinu elkarteak Herri Uzta festibalaren 6. edizioa antolatuko du Uztaritzen, Kanbon eta Arrangoitzen. Lau egunez, mintzaldi, dantza ikusgarri, kontzertu eta animazio andana batez gozatzeko parada izanen da. Aurtengo protagonismo nagusia txistua izanen da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Herri Uzta festibala tradizioan azkarki errotua den eta denbora berean sorkuntzari buruz itzulia den festibala dugu.

Elkarte eta artista andana baten laguntzarekin, Herri Soinu elkarteak aurtengo edizioa txistuaren inguruan antolatzea erabaki du, hainbat hitzordu desberdin proposatuz Uztaritzen, Kanbon eta Arrangoitzen. Horien artean, Mutxikoaren Egunaren 39. edizioa, urriaren 8an iraganen dena. 

Xehetasunak