Hezkuntza artistikoa eta kulturala Ipar Euskal Herrian

2013/07/18

Euskal kultur erakundeak Iparraldean diren hezkuntza artistikoa eta kulturalaren aldeko dispositibo instituzionalen inguruko miaketa-ikerketa bat eraman du azken hilabeteotan. Lan horren bilduma sarean irakur daiteke.

Hezkuntza artistikoa eta kulturala Ipar Euskal Herrian
Argazkia: Jakes Larre - EKE

Mailys Iriart EKE-ko kultura politika publikoen arduradunak kudeatu duen ikerlana osatzekoa da oraino. Izan ere, gaur egun bideratuak diren dispositibo instituzionalen berri ematen badu gehien bat txosten horrek, gure lurraldeko kultur eragileek daramatzaten ekintzen analisiarekin emendatua izanen da ondoko hilabeteetan.

Eskola-denborako erreformak eta instituzioen politiken bilakaerak etorkizuneko erronkak argituko dituzte hezkuntza artistikoa eta kulturalari dagokionez. Oraindanik lehentasuntzat dauka Euskal kultur erakundeak kultur eragileekin lanean aritzea euskal kultura, batez ere publiko gazteari, transmititzeko gisan.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)