Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Hiru zitroin lur hotzean" ikusgarria Biarritzen

"Hiru zitroin lur hotzean" ikusgarria Biarritzen

2013/09/09

Irailaren 14an, larunbat arratseko 19:00etan, Mizel Théret konpainiaren Hiru zitroin lur hotzean dantza ikusgarria preziatzen ahalko da Biarritzeko Les découvertes aretoan. Ikusgarria, irailaren 6tik 15era kostaldeko hirian ospatuko den Maitaldia festibalaren karietara antolatua da, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.

Hiru zitroin, lau dantzari, Beñat Achiaryk abestu amodio kantuak. Guti aski da dantzak uzkailtzeko. Bere sorkuntza berriarekin, Mizel Théretek lirismo araztuaren pario azkarra kausitzen du idazkera minimalista baten bitartez, ñimiñoaren intentsitatean, intimoarenean bezain bat, oinarritzen den dantza baterako.

Kantu horiek iragan ahala, amodio tragikoa, mingarria, lortezina, sorgintzailea,... eta betierekoa agertzen da. Jestu haragiztatu eta beti zuena, Eneka Bordato Riaño, Gaël Domenger eta Johanna Etcheverry bere betiko konplizeek inguraturik ditu koreografoak sentimenduak iradokitzen. Amodiozko kanta batzuen gisara eramaten gaituzten dantza eder eta zirraragarria.

Xehetasunak