Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Hitzahats" eguna Hazparnen

"Hitzahats" eguna Hazparnen

2013/08/29

Agorrilaren 31n, "Hitzahats" izeneko euskararen aldeko eguna antolatua izanen da Hazparnen. Kantaldia, bertsulariak, haur jolasak, kontzertua... Hazparneko gau eskola, Ttattola, Eihartzea eta inguruko ikastolak biltzen dituen "Zazpi seme alabak" elkarteak mota guzietako ekitaldiak prestatu ditu.

Hazparneko herria Azpeitiarekin uztartua izanik, azpimarratzekoa da Gipuzkoako herriko elkarte batzu ere hor izanen direla,  2011n zendu Patxi Arotçarena musikaria eta Hazpaneko Kontseilaria zenaren omenez antolatu egun horretan.

Xehetasunak