Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Hogei'ta" programa: bi sorkuntza berri azaroan!

"Hogei'ta" programa: bi sorkuntza berri azaroan!

2013/10/27

Euskal kultur erakundeak daraman "Hogei'ta" sortzaile gazteen sustatzeko kultur sailaren barnean 2012an eta 2013an sarituak izan diren bi sorkuntza estreinatuak izanen dira azaro honetan. "Hautsa" antzerkia azaroaren 5ean eta gaurko musikak eta irudia uztartzen dituen "Lloba" ikuskizuna Biarritzen, azaroaren 22an.

"Hogei'ta" programaren barnean, Euskal kultur erakundeak partaide desberdinak bildu ditu bere inguruan bi deialdiren antolatzeko ikuskizun biziaren eta gaurko musikaren eta irudiaren alorretan. Partzuergoan euskal sortzaile gazteen laguntzeko eraman den lan horren ondorioak azaro honetan gozatzen ahalko dira bi ikuskizun bereziren bidez.

"Hautsa"

Azaroaren 5ean - 20:30 - Baionako antzokian
Parasite Kolektiboa

2012ko "Hogei'ta - Ikuskizun bizia" deialdiaren irabazlea

Egitasmo deialdia: Euskal kultur erakundea | Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala
Ko-ekoizleak: Euskal kultur erakundea | Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala | Donostia Kultura - Teatro Victoria Eugenia | Office artistique de la région Aquitaine
Partaideak: Porpol Teatroa (Gasteiz) | Santxotena Museoa (Arizkun)

Hautsa
''Hautsa''
Hautsa-k taula gainean bezala bizian ere anai-arrebak diren Unai eta Garazi-ren ibilbidea erakusten digu. Publikoak beren historia ezagutuko du, eta horren bitartez euskal jendartearen bilakaera. 
"Hautsa" euskaraz eskainia izanen da. Itzulpena bideoaren baitan agertzen da. Mugimenduan dagoen eleberri grafiko batean bezala, bitarteko bisual bat bilakatzen da eta ekintzarekin bat egiten du, ikusleari haria galdu gabe irakurtzeko aukera emanez. [+] Irakur "Hautsa" sorkuntzari buruzko erreportaia

"Lloba"

Azaroaren 22an - 19:30 - Atabal
Txomin Ugartemendia - Moï Moï - Baxter & Rojos

2013ko "Hogei'ta - Gaurko musikak & Irudia" deialdiaren irabazlea

Egitasmo deialdia: Euskal kultur erakundea | Atabal
Ko-ekoizleak: Euskal kultur erakundea | Atabal | Donostia 2016 – Europako kultura hiriburua Fundazioa, Donostia Kultura, Emankor Sarea (Bilbo), le Rocher de Palmeraretoa (Cenon) eta le Florida gela – Musika anplifikatuak eta arte numerikoak (Agen)

Lloba
''Loba''
"Lloba" ikuskizun bat baino gehiago da: zinezko euskal kulturaren sorkuntza eta berrinterpretazio laborategia da. Tauladaren gainean show garaikide bat da garatu, gaur egungo musikak, dantzak, marrazkiak, aitzinako materiak bideo eta beste teknologiak uztartzen dituena, euskal mitologia ikuspegi berri batekin ezagut dezagun. Hiru ardatz hauek (musika, dantza eta bideoa) bat egiten dute guri historia bat kontatzeko: Lloba deitu pertsonaiak biziko duen errito iniziatikoa, heldutasunera iragaiteko garaian. [+] Irakur "Lloba" sorkuntzari buruzko erreportaia

Inprimatu ondoko gomita eta erakuts sartzean 2013ko azaroaren 22ko emanaldia ikusteko Atabal gelan, Biarritzen!

Xehetasunak