Horra, horra, gure Olentzero !
Abendua eta Eguberriko lilura hor ditugu. Aukera paregabea Euskal kultur erakundeak "Olentzeroren lagunak" elkartearekin partaidetzan garatu web atal bereziaren deskubritzeko eta itxaropenezko mezua dakarren pertsonaia mitiko horren egiazko aurpegia ezagutzeko.

www.eke.eus webguneko Olentzerori buruzko atala Claude Labatek eraman ikerketetan oinarritzen da. EKE-k "Eleketa" programaren karietara bildu Libe Goñiren bideo elkarrizketaren pasarteek ongi osatzen dute euskal mitologiaren adituaren ekarpena. Izan ere azken honek olentzeroren ohitura iparraldean gizarteratzen lagundu du, ikastolen bidez besteak beste.
Bestalde Olentzeroren inguruko argazki-bilduma sail aberats bat ikus daiteke ere. Nabarmentzeko bildumen artean, Jean Etcheverria zenarena, hainbat urtez Arrangoitzen, Donapaleun, Bidarrain eta batez ere Baionan Olentzero izan zena.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)