Horra, horra, gure Olentzero !
Urte bukaera eta Eguberriko lilura hor ditugu. Parada ezinhobea Euskal kultur erakundeak "Olentzeroren lagunak" elkartearen partaidetzarekin garatu web atal bereziaren deskubritzeko eta itxaropenezko mezua dakarren pertsonaia mitiko horren egiazko aurpegiaren ezagutzeko.

www.eke.eus webguneko Olentzerori buruzko atala Claude Labatek eraman ikerketetan oinarritzen da. EKE-k "Eleketa" programaren karietara bildu Libe Goñiren bideo elkarrizketaren pasarteek ongi osatzen dute euskal mitologiaren adituaren ekarpena. Alabaina, azken honek olentzeroren ohitura iparraldean gizarteratzen lagundu du, ikastolen bidez besteak beste.
Halaber, aurten Olentzerok Lapurdi, Baxe Nabarren eta Xiberoan eginen dituen ateraldi ezberdinen agenda bat osatu dugu.
Hala nola, Euskal kultur erakundeak ekoiztu "Olentzero" erakusketa Donapaleun, Donibane Garazin eta Irisarrin ikusten ahal da urte bukaera arte.
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)