Hemen zaude: Hasiera Albisteak IBILKI - Euskal antzerkiaren hedapena Ipar Euskal Herrian

IBILKI - Euskal antzerkiaren hedapena Ipar Euskal Herrian

2015/12/07

IBILKI dispositiboaren bitartez, Euskal kultur erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen du lurralde guzian. Karia hortara, euskarazko antzerkiaren hedapenean inplikatuak diren lurraldeko eragile guziek ideiak trukatzen dituzte euskarazko antzerkia garatzeko asmoz. Hori dela eta, 2015/2016 denboraldian, Huts Teatroa-ren Etxekoak izeneko sorkuntza Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Xiberoko 10 tokitan aurkeztua izanen da.  

Ibilki dispositiboaren karietara, Senpere, Hendaia, Bidarte, Donibane Lohitzune eta Mauleko herriak, Garazi-Baigorri eta Errobi herri elkargoak, bai eta Ote Lore, Biarritz Culture eta Eihartzea elkarteak biltzen dira Euskal kultur erakundearekin batera. Urtez urte, programatzaile sare horren parte hartzaile kopurua gero eta haundiagoa da, euskal antzerkiaren aldeko benetako engaiamendua erakutsiz. Horrela, euskarazko antzerkiaren hedapenean inplikatuak diren lurraldeko eragile guziek ideiak trukatzen dituzte euskarazko antzerki sorkuntzetaz, beren ahalak eta gaitasunak batzen dituzte, komunikazio plan amankomun bat obratzen eta prezioen taula elkarbanatzen euskarazko antzerkia garatzeko asmoz. 2015/2016 denboraldian, Huts Teatroa-ren sorkuntza berria, Etxekoak izenekoa, ipar Euskal Herriko hiru probintzietako 10 tokitan aurkeztua izanen da.

 Datak

Xehetasunak

  • Euskal kultur erakundea - Frank Suarez : 05 59 93 25 25