Hemen zaude: Hasiera Albisteak Imanol Cover lehiaketako emaitzak

Imanol Cover lehiaketako emaitzak

2012/11/12

Imanol Cover deitu Imanolen kantuen bertsio lehiaketaren emaitzak jakinak dira. Ainara Ortega gipuzkoarra izan da irabazle, El Beso de Klint talde bizkaitarraren aitzinean. Aldudeko Lauburu taldeak aipamen berezia ukan du.

Jende anitz bildu zen azaroaren 11n, Donostiako Lugaritz kultur etxean iragan Imanol Cover lehiaketaren finalisten kontzerturako. Epaimahaiko kideek Ainara Ortega gipuzkoarra hautatu zuten. Bigarren postuan El Beso de Klint talde bizkaitarra gelditu zen eta hirugarrenean Xabier Artieda eta Victorrek osatutako bikotea. Aipamen bereziak ere banatu ziren, hala nola Bidean galduta taldearentzat, Estibaliz Olivares eta Olatz Goikoetxea bikotearentzat, bai eta Aldudeko Lauburu taldearentzat.

Laster batean, kontzertua Euskadi Irratian entzun eta ETB1n ikusteko parada izanen da.

Xehetasunak :

Lauburu taldea Lugaritz kultur etxean - Argazkia : www.eitb.com