Hemen zaude: Hasiera Albisteak Imanol Cover lehiaketako finalistak

Imanol Cover lehiaketako finalistak

2012/11/05

Jadanik ezagutzen dira Imanol Cover deitu Imanolen kantuen bertsio lehiaketaren finalistak. Lehen sari gisa, hautatuek entzuleek hautatu irabazleekin batera kantatuko dute azaroaren 11n, Donostiako Imanol Lartzabal aretoan emanen den kontzertuan. Aldudeko Lauburu taldea finalistetan da.

Epaimahaiko kideek ez dute lan erraza ukan, kalitate handiko lanak agertu baitira lehiaketan.

Hauek dira epaimahaiak ofizialki aukeratu dituen finalistak : Bidean Galduta, Ainara Ortega, El beso de Klimt, Xabier Artieda, Edorta eta Txas, Estibaliz Olivares eta Olatz Goikoetxea, bai eta Aldudeko Lauburu taldea ere.

Hautatu kantari eta taldeek entzuleek aitzinetik aukeratu irabazleekin batera kantatuko dute azaroaren 11n, Donostiako Imanol Lartzabal aretoan.
Euskal Telebistako lehen kateak kontzertu hori grabatuko du berantago hedatzeko asmoz.

Bestalde, urriaren 31n eman zen jakitera Euskadi Irratiko entzuleek hautatutako irabazlea. Edorta eta Botik irabazi zituzten 1.000 euroak eta Arantza Salterain eta Pantxo Cruz bigarren gelditu ziren.

Bi bikote hauek ere azaroaren 11ko kontzertuan kantatuko dituzte beren bertsioak.

Kontzertua Lugaritz Kulturetxeko Imanol Lartzabal aretoan iraganen da azaroaren 11n arratsaldeko 19.00etan. Sarrera urririk izanen da.  Orduan jakinen dugu  nork irabaziko duen 2.000 euroko sari nagusia.

Xehetasunak :

Lauburu taldea