Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Imanol Gogoan" kontzertua Donibane Lohizunen

"Imanol Gogoan" kontzertua Donibane Lohizunen

2016/02/15

2016ko otsailaren 20an, hainbat euskal artista bilduko dira Donibane Lohizunen Imanol Larzabal kantari zenaren omentzeko. Euskal kultur erakundeak eta Baiona-Akitania Hegoaldeko Eszena Nazionalak proposatu kontzertu hau arratseko 20:30etan hasiko da Jai Alai-en. Tokiak oraindanik erreserba daitezke.

Imanol Larzabal (1947-2004) euskal kantaria bere ahots sakona eta hitz ederrengatik ezaguna zen. Euskal Herriko kantagintza herrikoia izigarri aberastu zuen. Imanol gogoankontzertuan, Euskal Herriko artista garrantzitsuenetan diren gaurregungo hogei kantari, idazle eta musikari baino gehiagok omenaldi bat egiten diote lagun fidela eta errespetatua izan denari, betirako bidari preziatua geldituko denari.

Pier Paul Berzaitz, Antton Valverde, Amaia Zubiria, Jabier Muguruza, Nahia Zubeldia, Caroline Phillips, Mixel Arotze, Beñat Achiary, Mikel Markez, Olatz Prat, Napoka Hiria, Xabier Euzkitze, Erramun Martikorena... artistak bat bestearen ondotik arituko dira bakarka, bikoteka edo taldeka Imanol-en kantuen berriz hartzeko. Emanak izanen diren hogeita hamar kantuak Joseba Sarrionandia, Koldo Izagirre edo Xabier Lete bezalako euskal olerkari handienen olerkietan oinarritzen dira.

Xehetasunak

Argazkia : Dani Blanco