INA erakundeak Akitaniarren ondarea baloratu nahi du bideo amaturrak bilduz

2012/09/03

Frantziako entzun-ikusen erakunde nazionalak (INA) lehiaketa bat abiarazi du Akitania eskualdeari begira, bideo-egile amaturren lanetan oinarritua. Akitaniako historia eta kultura baloratzen dituzten dokumentuak bilatzen dituzte bereziki. Euskarri zaharren numerizatzeko errextasunak proposatuz bide batez.

INA erakundeak Akitaniarren ondarea baloratu nahi du bideo amaturrak bilduz

"Mémoire partagées - Aquitaine" programa horren baitan edozoin bideo mota aurkez daiteke. Aldiz numerizatuak izan behar dira. Super 8 edo VHS euskarrientzat adibidez INA-k Forever zerbitzua erabiltzea proposatzen du %30-eko beherapena negoziatu baitu numerizazioaren prezioan lehiaketan parte hartu nahi duten hautagai guzientzat.

Bilduko diren bideoen artean hautaketa bat eginen du INAko batzorde batek, eta saristatuak www.ina.fr atarian agertuko dira 2012ko urte hondarrean. Aldiz parte-hartzaileak egonen dira beti hornitutako dokumentuen jabe eta INA-k ezingo ditu saldu.

Lehen aldia da INA-k horrelako ekimen bat abiarazten duela bideogintza amaturraren inguruan. Eta Akitanian esperimentatua Frantzia osora zabaltzeko xedea agertu dute 2013tik aitzina.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)