Hemen zaude: Hasiera Albisteak Industria kulturalak eta sortzaileak: deialdia "Transcreativa" formakuntza ibilbidearentzat

Industria kulturalak eta sortzaileak: deialdia "Transcreativa" formakuntza ibilbidearentzat

2014/07/12

"Transcreativa" programaren karietara ANTIC Euskal Herria elkarteak deialdia zabaldu du langabezian edo norabide profesional berriaren menturan diren 18-30 urte arteko gazteei begira. 2014ko irailaren 16tik goiti hilabete bateko formakuntza ibilaldia proposatzen die industria sortzaileen arloan. Karia hortara, taldeka, Euskal kultur erakundeak 2015ean estreinatuko duen euskal dantzari buruzko erakusketaren mediazio dispositiboak landuko dituzte besteak beste. Izen emateak irailaren 12a arte hartuko dira.

Transcreativa formakuntza ibilbidea dohainik eskaintzen da:

  • Gaitasun berria erdiesteko
  • Lan metodoak hobetzeko
  • Sare profesionala zabaltzeko
  • Enpresa erronka baten inguruan lan egiteko (hala nola aldi honetan Euskal kultur erakundeak 2015ean estreinatuko duen euskal dantzari buruzko erakusketaren mediazio dispositiboen asmatzea)

Saio proposatua da:

  • 2014ko irailaren 16tik urriaren 16ra - Izena emateko epea: 2014ko irailaren 12a
  • Tokia: Antic - Bidarte

Xehetasunak