Ipar Euskal Herriko artistak Bilboko Loraldia jaialdian

2019/03/24

Aurtengo "Loraldia" jaialdia martxoaren 12an hasi eta apirilaren 7an bukatuko da. Euskarazko kultura eskaintzaren erakusleihoa izan nahi duen festibal honetan, ipar Euskal Herriko artistek ere beren tokia badute.  Hala nola, Belatza taldea zuzenean ariko da eta "Hitzenea" erakusketa preziatzen ahalko da. Bestalde, erakusketaren bisita gidatu berezia proposatua izanen da Sustrai Colina bertsulariarekin. Euskal kultur erakundea partaide da.

Ipar Euskal Herriko artistak Bilboko Loraldia jaialdian

Martxoaren 29anPhilippe de Ezcurrak, Anjel Unzuk, Kike Arzak eta Marie-Hélène Gastinel-Guillaumek osatzen duten Belatza taldeak Orhi izeneko disko berriaren aurkezpena eginen du Azkuna Zentroan.

Bestalde, Oskar Alegriaren argazkiz osatu Hitzenea erakusketa apirilaren 2tik 7ra ikusten ahalko da Bira! aretoan. Gainera, horren inguruko bisita gidatu berezia antolatua da apirilaren 5ean, Sustrai Colina bertsulariaren eta Euskal kultur erakundeko Pantxoa Etchegoin  zuzendariaren parte hartzearekin.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)