Iparraldea Bertan! zikloaren 14. edizioa Donostian

2015/03/15

Martxoaren 4tik 25era, Iparraldea Bertan! zikloaren 14. edizioa iraganen da Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Euskal kultur erakundeak proposatu ekitaldien artean, hiru kontzertu badira Zeze Miege bikotea, Aire Ahizpak eta Erramun Martikorenarekin. Bestalde, Eneko Dorronsororen Xalbador, izana eta izena dokumentala ikusteko parada izanen da.

Iparraldea Bertan! zikloaren 14. edizioa Donostian
Aire ahizpak (argazkia: Jean Currutcharry)

Koldo Mitxelena kulturguneak eta Euskal kultur erakundeak antolatu Iparraldea Bertan ! kultura zikloak ipar Euskal Herriko kultura aberastasuna Gipuzkoako hiriburuan ezagutaraztea du xede.

Martxoko asteazken guziz hainbat ekitaldi antolatuak izanen dira. Hona egitaraua :

  • 2015eko martxoaren 4an, 19 :00etan : Xalbador, izana eta izena, Eneko Dorronsororen dokumentala
  • 2015eko martxoaren 11n, 19 :00etan,  kontzertua Aire Ahizpekin
  • 2015eko martxoaren 18an, 19 :00etan : musika elektronikoa Zeze Miege bikotearekin
  • 2015eko martxoaren 25ean, 19 :00etan : Erramun Martikorena-ren kontzertua

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)