"Iparraldea Bertan !" zikloaren 16. edizioa Donostian
Martxoaren 9, 16, 23 eta 30ean, Iparraldea Bertan! zikloaren 16. edizioa iraganen da Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Euskal kultur erakundeak proposatu ekitaldien artean, Peio Ospital eta Maialen-en kontzertuak, "Etxea eta etxekoak" irakurketa musikatua eta "Haien gaztaroan, iragana agerian" dokumentala.

Koldo Mitxelena kulturguneak eta Euskal kultur erakundeak antolatu Iparraldea Bertan ! kultura zikloak ipar Euskal Herriko kultura aberastasuna Gipuzkoako hiriburuan ezagutaraztea du xede.
Martxoko ostegun guziz hainbat ekitaldi antolatuak izanen dira. Hona egitaraua :
- 2017ko martxoaren 9an, 19:30etan : Peio Ospital-en kontzertua
- 2017ko martxoaren 16an, 19:30etan : Etxea eta etxekoak irakurketa musikatua
- 2017ko martxoaren 23an, 19:30etan : Maialen-en kontzertua
- 2017ko martxoaren 30ean, 19:30etan : Haien gaztaroan, iragana agerian dokumentala
Xehetasunak
- Iparraldea Bertan 2017 - Egitarau osoa (pdf)
- Euskal kultur erakundea : 05.59.93.25.25
- Koldo Mitxelena kulturunea
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)