"Iparraldea Bertan !" zikloaren 17. edizioa Donostian
2018ko martxoaren 1, 8, 15 eta 22an, "Iparraldea Bertan!" zikloaren 17. edizioa ospatuko da Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Euskal kultur erakundeak proposatu ekitaldien artean, Pauline & Juliette eta Bidaia taldeen kontzertuak, Franck Dolosor kazetariak zuzendu "Estitxu" dokumentala, bai eta pianoa eta euskal literatura uztartzen dituen "Harian" ikusgarria.

Koldo Mitxelena kulturguneak eta Euskal kultur erakundeak elkarrekin antolatu Iparraldea Bertan ! kultura zikloaren xedea ipar Euskal Herriko kultura aberastasuna Gipuzkoako hiriburuan ezagutaraztea da.
Martxoko lau ostegunez, hainbat ekitaldi antolatuak izanen dira. Hona egitaraua :
- Martxoaren 1ean, 19:00etan : Pauline & Juliette-ren kontzertua
- Martxoaren 8an, 19:00etan : Frank Dolosor-en Estitxu dokumentala
- Martxoaren 15ean, 19:00etan : pianoa eta euskal literatura uztartzen dituen Harian ikusgarria, Elodie Bafallio eta Maika Etxekopar-ekin
- Martxoaren 22an, 19:00etan : Bidaia laukotearen kontzertua
Xehetasunak
- Iparraldea Bertan 2018 - Egitaraua
- Euskal kultur erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko kultura zikloa
- Euskal kultur erakundea : 05 59 93 25 25
- Koldo Mitxelena Kulturunea
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)