Hemen zaude: Hasiera Albisteak Durangoko azoka: Iparraldeko argitaletxeen eta liburuzainen topaleku

Durangoko azoka: Iparraldeko argitaletxeen eta liburuzainen topaleku

2012/11/20

Seigarren aldikotz Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko argitaletxeak lagunduko ditu beren berritasunak hobeki agerian emanak izan daitezen Durangoko euskal liburu eta disko azokan, 2012ko abenduaren 6tik 9ra. Iparraldeko liburuzainen topaketa bat antolatua da ere karia hortara.

Argitaletxeak laguntzeaz gain, Departamenduko Mailegu Liburutegiko (BDP) sareko liburuzainei zuzendu bisita profesionala antolatzen du ere Euskal kultur erakundeak, abenduaren 6an. Partaidetza hori, 2011 urtean abiatu zen lehen bisita egun batekin. Bigarren aldikoz beraz, Iparraldeko liburutegi eta mediateketako langile batzu eta BDPko kideak azoka elgarrekin bisitatzera etorriko dira. Iparraldeko argitalpen munduaren eta bereziki euskarazko argitalpenaren ikuspegi hobeago bat eskaintzea da egun honen helburu nagusia.

Egunaren beste helburuak hauek dira:

  • Gerediaga eta Euskal kultur erakundea egituren aurkezpenak eta kideekin topaketa
  • Azokaren aurkezpena eta bisita gidatua,
  • Iparraldeko argitaletxe eta disketxeen ezagutza,
  • Euskarazko irakurketa gaiaren inguruan egiazko sare baten eraikitzea
  • Liburutegi eta mediateken langileen arteko harremanen garatzea.

Xehetasunak