Irudimena 2012
Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak 2012ko martxoaren 15etik maiatzaren 15era antolatu duten “Irudimena” sormen lehiaketaren bigarren edizioak arrakasta polita bildu du.

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak 2012ko martxoaren 15etik maiatzaren 15era antolatu duten “Irudimena” sormen lehiaketaren bigarren edizioak arrakasta polita bildu du.
Euskal Herriko probintzia desberdinetatik, 60 pertsonek eta taldek 100 bat obra (euskarazko testuak eta irudiak) helarazi dizkiete antolatzaileei.
www.irudimena.com webgunean aurkeztuak ziren argazkietan oinarrituz bi aukera zituzten parte-hartzaileek: euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak…) edo irudi berri bat sortzea (argazkia eraldatuz, marrazki bat edo margo bat eginez, 3D-ko irudi bat sortuz…). Biak egin zitezkeen ere bai.
Parte-hartzaileek igorri lanak sarean kontsultagarri dira helbide honetan: http://hogeita.com/irudimena/
Saristatuen izenak jakinarazi dira ekainaren 9an, larunbatez, Bilbon, parte-hartzaileen eta antolatzaileen presentzian.
Modalitate bakoitzean (sormen literarioa edo sormen grafikoa) egileak bi taldetan banatu dira adinaren arabera : 25 urtez petikoak eta 25 urtez goitikoak. Talde bakoitzean pundu gehien lortuko duten lehen hiruak saristatu dira. Orotara beraz 12 pertsona saristatuak izan dira (6 sormen literarioarentzat eta 6 sormen grafikoarentzat).
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)