Irudimena 2014 : epaimahaikideei hitza!
Bukatu da Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatutako "Irudimena" sormen lehiaketaren 4. edizioa. Epaimahaiak ez du lan erreza izanen ! 67 obra eskuratu dituzte antolatzaileek 46 egilek igorriak. Denak sarean ikus daitezke. Ekainaren 7an banatuko dira sariak Bilboko Euskararen Etxean, publiko zabalari irekia izanen den ekitaldi artistiko eta musikala baten karietara.

Modalitate bakoitzean (soinu sormena, sormen literarioa eta sormen grafikoa) pundu gehien lortuko duten lehen biak saristatuko dira. Orotara beraz 6 pertsona saristatuak izango dira (2 soinu sormenarentzat, 2 sormen literarioarentzat eta 2 sormen grafikoarentzat).
Ekainaren 7an banatuko dira sariak Bilboko Euskararen Etxean, publikoari irekia izanen den ekitaldi kulturala baten karietara.
Egitaraua:
- 10:30etan Ongi etorria eta aurkezpenak
- 10:30etatik – 12:00etara : Graffiti tailerra, "400 muralismo"k eskainia - Lantegi honetan izena emateko hemen sakatu
- 12:00etan: Musika Zeze taldearekin
- 12:20etan: Musika Josu Bergara kantariarekin
- 12:45etan: Sari banaketa ekitaldia
- 13:20etatik aurrera agurra, solasaldia eta pintxoak !
Gehiago jakin
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)