"Irudimena" sormen-lehiaketaren 4. edizioa abiatua da!

2014/03/19

Laugarren aldiz, Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen-lehiaketa antolatzen dute 2014ko maiatzaren 16a arte. Gure baitako sormenaren bultzatzaile izan nahi du aurten ere. Parte hartu lotsarik gabe!

"Irudimena" sormen-lehiaketaren 4. edizioa abiatua da!

Iazko edizioaren ereduari jarraikiz, soinu bat hautatu beharko dute antolatzaileek proposatu zerrendan. Aukeran diren 9 soinu horiek soinumapa.net Euskal Herriko soinu mapa egitasmotik datoz

Hautatzen duen soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak :

  • soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...),
  • euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...)
  • irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).

Parte hartu! Sari frango bada irabazteko.

"Irudimena" sormen lehiaketa Euskal kultur erakundeak antolatu "Hogei'ta" programaren karietara antolatua da.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)