Itsasuko Kabalkadaren DVDa salgai
Arrakasta gaitza bildu zuen Itsasuarrek antolatu kabalkadak agorrilaren 19an. Itsasuko plaza mukurru betea egon zen herriko antzezleek, dantzariek, bertsulariek eta musikariek eskaini emanaldiaz gozatzeko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, egun horren DVD-a oraidanik eskuragai da Itsasuko Herriko Etxean.

Orotara, 120 bat dantzari, 35 bat antzerkilari eta bi bertsolari elkartu ditu Ataitze dantza taldeak, Itsasuko Menditarrak komiteak eta Kafos antzerki tropak antolatu kabalkadak. Egun eder horren DVD-a eskuratu nahi duenak, Itsasuko Herriko Etxean atxemanen du.
Xehetasunak :
- Itsasuko Herriko Etxea : 05.59.29.75.36
- Itsasuko kabalkadak
- 2012ko kabalkadaren argazkiak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)