Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Jendeak" emanaldia Biarritzen

"Jendeak" emanaldia Biarritzen

2018/04/23

2018ko apirilaren 27an, Ildoka taldeak Jendeak izeneko emanaldia eskainiko du Biarritzeko Mediatekan. Obra osatzen duten 9 kontakizunak, Daniel Landarten Jendeak liburu berritik hartuak dira. Euskal kultur erakundeak eta Biarritzeko Mediatekak elkarrekin antolatu emanaldi hau 18:00etan hasiko da. 

Bederetzi kontakizun laburrek osatzen dute Jendeak obra berezia, irakurketa eta teatroa uztartzen dituena. Ixtorio bakotxa, errealki gertatua edo asmatua, anedokta batetik abiatzen da, hala nola: bi anaiaren arteko tirabirak, gazte baten balentriak, bakotxaren sekretu bat edo beste, herriko hauteskundeak, bi laborari kexatu, alkoholaren ondorioak, auzo bereko jendeak nortsu ziren, eta dudarik gabe, apezak ere aipatzen dituzte…

Emanaldi horren helburua hauxe da: euskara gozatuz, kontakizun horiek publikoaren baitan mota askotako oroitzapenak iratzarraraztea, gogoeta zonbaiten artetik, irri on batzu eginez.

Ildoka taldeko jokalariak dira: Eliane Mendiboure, Bernadette Luro, Peio Berhokoirigoin, Jon Itçaina, Armand Jaunarena eta Pierre Larre.

Idazleak berak lagundu ditu emanaldiaren apailatzen.

Iraupena : 60 mn

Ondotik, Jendeak liburua salgai izanen da

Xehetasunak