Jokoz Kanpo festibalaren 9. edizioa Ezpeletan

2018/05/25

2018ko ekainaren 2an, 15:30etatik goiti, Pinpulka elkarteak "Jokoz Kanpo" festibalaren 9. edizioa antolatzen du Ezpeletan. Aurten ere, Euskal Herriko konpainiak toki berezia ukanen dute. Euskal kultur erakundea partaide da.

Jokoz Kanpo festibalaren 9. edizioa Ezpeletan

Soinu Ttiki elkarteak Ezpeletako bazterrak alaituko ditu. 

Bestalde, besteak beste, Bilaka konpainiaren Soka dantza ikusgarria eta Axut !, Artedrama eta Le Petit Théâtre de Pain taldeen Zazpi Senideko antzezlana deskubritzeko parada izanen da ere.

Karrikako arteei buruzko festibal honen egitarau guzia gure webgunean aurkituko duzue.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)