Hemen zaude: Hasiera Albisteak José Mendiague pastorala Arrokiagan eta Hazparnen ikusgai

José Mendiague pastorala Arrokiagan eta Hazparnen ikusgai

2012/07/31

José Mendiague pastoralaren lehen emanaldia arrakasta handiz iragan zen 2012ko uztailaren 29an, Arrokiagan. Bertaratu ez direnek, beste aukera bat ukanen dute Arrokiagan, agorrilaren 5ean, eta ondotik azken bat, Hazparnen irailaren 8an.

José Mendiague pastoralaren lehen emanaldia 2012ko uztailaren 29an iragan zen Arrokiagan. Aro ederra lagun, 3000 lagun baino gehiagok gozatu ahal izan zuten hiru oren pasako emanaldi ederraz.  24 eszenatan banaturik, Jean Bordaxar-ek idatzitako pastoralak José Mendiague (1845-1937) kantugile eta bertsulariaren bizia eta obra aipatzen du, bai eta euskaldunen emigrazioa Hego Ameriketara. Lehen emanaldia huts egin dutenek, beste bi aukera izanen dituzte : lehena agorrilaren 5ean Arrokiagan, bigarrena irailaren 8an Hazparnen.

Xehetasunak :

José Mendiague pastorala - Argazkia : Maite Deliart