Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kanalduderen bideo formakuntza Biarritzeko "Maitaldia"​ dantza festibalean

Kanalduderen bideo formakuntza Biarritzeko "Maitaldia"​ dantza festibalean

2015/09/01

2015eko irailaren 11tik 20ra Biarritzen iraganen den Maitaldia dantza festibalaren karietara, Kanaldude web-telebista partehartzaileak bideoaren inguruko formakuntza bat eskainiko du. Parte hartzea urririk izanen da baina izenak irailaren 8a aitzin eman behar dira.

Formakuntza hau deneri idekia da. Kamera bat erabiltzen ikasteko, grabaketa baten teknika ezberdinak lantzeko, erreportai bat egiteko edo bideo muntaketa ikasteko... gauza ezberdinen lantzeko parada izanen da Maitaldiaren garaian.

Aukera izaten ahal da ere bideogintzan oinarriak dituztenentzat, esperientzia piska bat gehitzea. Formakuntza hau doainik eskainia izanen da. Aldiz parte hartu nahi duenak izena eman beharko du irailaren 8a aitzin.

Erabakitzen ahalko du formakuntzan parte hartzea egun bat edo batzuentzat, egun­erdi bat edo gaualdi batentzat.

Xehetasunak

Kontaktua : / 05.59.49.16.27.

Argazkia : Claude Labat