"Kaperan a kapela" zikloa abian
2015eko apirilaren 18an, Kaperan a kapela zikloaren urteko lehen kontzertua ospatuko da Abbadia behatoki jauregiaren kaperan, Maddi Oihenart, Jérémie Garat eta Louisiame-rekin. Txartelak Hendaiako Turismo Bulegoan oraidanik eros daitezke.

A cappella moduan edo musikariez inguraturik, Maddi Oihenart-ek sorlekua duen Xiberoko ohiko errepertorioa interpretatzen badu ere, bere inguruan duenaz elikatuz, sorkuntza garaikideak aurkezten ditu ere… Unibertso ezberdinetako artistekin topo egin du bere ibilbidean : Mixel Etxekopar, Mixel Arotze, Kent Carter, Josexo Gofia, Sylvain Luc, Kepa Junkera, Lokua Kanza… Euskal musika herrikoiaren ahots liluragarri, aberats eta adierazgarrienetakoa dugu, hots, euskal lurraren jatortasunaren egiazko islada.
Sohütarra sortzez, Jérémie Garat musikagile eta musikaria da (biolontxeloa eta gitarra). Rock kulturaz zein ohizko xiberutar musikaz elikatzen da. Beste lanen artean, Maddi Oihenartekin ari da orain duela urte batzu.
Soprano liriko formakuntza bat egin ondotik, Louisiame “spirituals” (Amariketako Beltzen erligiozko kantuak) kantuetan berezitu da euskal kantu herrikoiak ezagutu aintzin. Bestalde, ahozko meditazio inprobisaketan segitzen du, akustika berezia duten lekuetan, izan daitezen naturalak edo eraikiak.
Kontzertua 19:00etan hasiko da.
Kaperan a kapela zikloa, Euskal kultur erakundeak, Hendaiako Hiriak eta Hendaye Tourismek antolatzen dute.
Sartzea : 8€ tokia berean / 7€ aintzinetik Hendaiako Turismo Bulegoan (leku kopuru mugatua)
Xehetasunak
- Hendaiako Turismo Bulegoa : 05 59 20 00 34
- Euskal kultur erakundea : 05 59 93 25 25
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)