"Kaperan a Kapela" zikloa berriz abian
2016ko apirilaren 16an, larunbat arratsaldeko 19:00etan Jean Michel Bedaxagar, Mixel Etxekopar eta Sacha Standen zuzenean arituko dira Hendaiako Abbadia behatoki Jauregian. Kaperan a Kapela zikloaren urteko lehen kontzertua izanen da. Aholkatzen da tokiak aitzinetik erreserbatzea.

Belatxa izenburuaz argitaratu du Urdinarbeko kantariak disko berria, ohi duenez, zuberotar tradizioaren arrastoetan beti, kantutegiaren bitartez, sustraiarekin lotzen gaituzten katebegi horiek argitzeko eta transmititzeko ahalegin bikaina eginez.
Mixel Etxekopar zuberotar sortzailearen laguntzaz, kanten bitartez kontakizun ederra lortzen du Jean Mixelek, naturaren usainak eta kanturako dohainak bor-borka eta eskuzabal eskaintzen dituelarik .
Gaualdi honetan, bere disko berriaren bertsio akustiko bat eskainiko digu Kaperan A Kapela zikloaren 2016 urteko lehen hitzorduarentzat. Kantaldi honentzat, Mixel Etxekopar eta arrabita jolea den Sacha Standen musikariek lagunduko dute.
Xehetasunak
- Hendaiako Hiriak, Euskal kultur erakundeak eta Hendaye Tourisme elkarteak antolaturik
- Sartzea : 8€ tokian berean / 7€ aintzinetik Hendaiako Turismo Bulegoan (05 59 20 00 34)
- Kasu! leku kopurua mugatua da (aitzinetik lekuen erostea aholkatua da)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)