Hemen zaude: Hasiera Albisteak "KILT" egitasmoaren abiatzea

"KILT" egitasmoaren abiatzea

2013/12/19

KILT izeneko nazio anitzeko proiektu baten esparruan elkartu dira Euskal Kultur Erakundea eta Etxarriko AFMR Formakuntza Garapen elkartea. Haiekin batera arituko dira lanean partaide katalan, eskoziar, italiar eta eslovakiarrak. Proiektuaren helburua kulturaz eta hizkuntzaz jabetzeko tresnak sortzea da, gizarte lanaren esparruan lagundua den pertsonarekiko harremana errazteko.

KILT (Knowledge Identity Language Tools) europar proiektua arazo batetik abiatu da, hau da, gizarte-medikuntza arloko profesionalek maiz aurkitzen dituzten zailtasunetatik, laguntzen dituzten pertsonekiko harreman pertsonal zein intimoan. Errealitate soziokultural bereziak daramatzaten populazioekin harremanetan izanik (Ijitoak Eslovakian, Boloniara, Bartzelonara edo Edimburgera iristen diren etorkinak, adineko edo mendeko pertsonak Euskal Herrian…), geroko profesionalek harreman sendo eta orekatua garatu behar dute parean dituzten personekin, norberaren kultura eta hizkuntza nortasuna kontuan hartuz.

Proiektuaren helburua honako hau da : kulturaz eta hizkuntzaz jabetzeko tresnak sortzea, gizarte lanaren esparruan lagundua den pertsonarekiko harremana errazteko.

Etxarriko AFMR Formakuntza Zentroak gidaturik eta, Leonardo da Vinci europar programak lagundurik, proiektu honi  esker tresna pedagogikoak garatu, « egiazko neurritan » probatu eta, Europako hainbat lurralderi edota populazio desberdinen onurako egokigarri izanen den eredu bat sortzen ahalko da.

Egitasmoari hasiera emateko partaideak Italiako Bolonian bildu ziren azaroan eta ondotik Etxarrin abenduaren 11tik 13ra.

Xehetasunak