Hemen zaude: Hasiera Albisteak KILT programaren emaitzen balorapena

KILT programaren emaitzen balorapena

2016/01/07

2013tik 2015era Euskal kultur erakundeak KILT europear egitasmoan parte hartu du. Egitasmo horri esker, 7 moduluetako formakuntza programa bat sortu da. Formakuntza programa honen xedea da norberak (artatzaile, erakasle, turisma eragile, gizarte langile edo bertze) bere nortasuna bestearen egoerari irekitzeko eta egokitzeko gaitasuna landu dezan. Bestea izan daitekelarik eria, adinetakoa, zailtasun sozialean dena, ikaslea, turista edo bertze. Erein den haziak landare ederra ekarri du beraz eta kilt formakuntza programaren aplikatzeko tenorea etorria da. 

Euskal kultur erakundeak zazpi modulu horietan lehena esperimentatuko du 2016an, bi publiko bereziekin: turismo agentzietan ari diren langilekin baita ere bigarren mailako erakasle batzuekin.

Lehen modulu honek antropologia eta soziologia ulermenerako gakoak ematen ditu, lau sekuentzia dauzka eta bakoitzak Lurralde batean bizitzea deitu gaia sar-ate berezi batetik ikertzen du, norberaren behakoa, bizimoldea, historia pertsonala edo ametsa kondutan hartuz. Moduluak 11 oren irauten du: egun bat eta erdiz esperimenta daiteke.

Gehiago jakin