Hemen zaude: Hasiera Albisteak KIMU deialdiaren hirugarren edizioaren emaitzak

KIMU deialdiaren hirugarren edizioaren emaitzak

2018/02/18

Asier Zabaleta, Oihane Enbeita, Arantxa Hirigoyen eta Barbara Rivas aukeratuak izan dira 2018 urteko KIMU programan parte hartzeko. Donostia Kulturak eta Euskal kultur erakundeak dute KIMU programa eramaten Biarritz Culture eta Teatro Paraiso egiturekin partaidetzan. Lau artistek haur eta gazteei zuzendutako arte eszenikoetan trebatzeko formakuntza bat ukanen dute.

Programaren helburua da master-classekin eta jaialdietako egonaldiekin trebakuntza-ibilbide bat diseinatzea, haur eta gazteei bideratutako euskarazko arte eszenikoen sorkuntza aberasteko eta dinamizatzeko. Lau artistek zuzendaritza artistiko baten laguntza eskuratuko dute bakoitzaren soslaiarekin ondoen egokitzen den trebakuntza-ibilbidea prestatzeko.

Gehiago jakin