Kliklap bideo lehiaketa 2012

2012/05/13

Aldudarrak bideok antolatu lehiaketaren hirugarren edizioak gazteak bultzatu nahi ditu beren sormenaren adieraztera bideoak eginez edo gidoiak idatziz.

Kliklap bideo lehiaketa 2012

Hirugarren urtea da Arrosako elkarteak “Kliklap” ekimena zabaltzen duela 2012ko apirilaren 4tik irailaren 14era. Iaz bezala bideo-lehiaketaz aparte, gidoia lehiaketa bat antolatzen du ere bai karia hortara, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, “Hogei’ta” programa kari.
Aldudarrak bideo elkarte antolatzailea gidoia-idazle saridunaren laguntzera engaiatzen da bere bideo-egitasmoa gauza zedin. Parada paregabea beraz teknikan sobera trebe ez diren gazteentzat ikus-entzunezkoen munduan murgiltzeko.

Gaia inposatua da bai bideo filmaketentzat bai gidoi idazketentzat : 2030.
Zer heldu zaizue gogora zenbaki hau irakurtzean ? 2030 urtea aipatzen ote da ? Zer gertatuko da 2030ean ? Non izanen gira ? Nolako itxura ukanen dugu ? Nolakoa izanen ote da gure herria, gure egun guzietako bizia ? 2030 urtea ez bada aipatzen, zer gorde dezakegu zenbaki honen gibelean ?

Hiru bideo hoberenak Arrosan erakutsiak izanen dira Festirudi festibala kari, 2012ko irailaren 30ean. Sari frango daude irabazteko.
Parte hartzeko azken epea: 2012ko irailaren 14a.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)