Kontabilitate eta finantza kudeaketari buruzko formakuntza bat elkarteei begira
Euskal kultur erakundeak eta Pirinio Atlantikoetako DLA dispositiboak kontabilitate eta finantza kudeaketari buruzko formakuntza bat antolatzen dute. Saio kolektiboak eta bakarkakoak aldizkatuko dira, besteak beste elkarte enplegatzaileek lehen nozio horiek beregana ditzaten laguntza baliagarri eta tresna konkretu batzuei esker. Maiatzaren 23an hasiko da. Izen-emateak: maiatzaren 15a arte.

Beren elkarte proiektuen, jardueren, enpleguen eta garapenaren sendotzeko, elkarte ttikiek elkarte handien kudeaketa eta gidaritza zorroztasun bera ukan behar dute.
Alabaina, bizi publikoan sartzen den momentutik, elkarteak zergen eta merkatararitzaren Kodearen araberako kontabilitatea egin behar du. Halaber, dirulaguntza nola baliatua izan den frogatu behar dio diruztatzaileari. Egitura horientzat, ezinbestekoa da beraz, beren proiektuaren eta jardueraren aurrekontu-hurbilpen baten interesa ulertzea (aurreikuspena eta bilduma), horri esker erabaki egokia hartzea aiseago baita.
Denbora berean, epe laburreko, ertaineko eta luzerako estrategien eraikuntza errazten du egituratuagoak diren elkarte proiektuentzat. Funtsezkoa da beraz, elkarteek beren neurriari, ahalei eta erronkei egokituak diren tresna baliagarriekin lan egin dezaten, beren taldeen sendotasuna, kohesioa eta antolaketa, bai eta beren ekintzen eraginkortasuna eta kalitatea azkartzeko eta beren partaideen konfiantza handitzeko.
Horregatik, Euskal kultur erakundeak eta Pirinio Atlantikoetako DLA dispositiboak erabaki dute kontabilitate eta finantza kudeaketari buruzko formakuntza baten antolatzea. Saio kolektiboak eta bakarkakoak aldizkatuko dira, besteak beste elkarte enplegatzaileek lehen nozio horiek beregana ditzaten laguntza baliagarri eta tresna konkretu batzuei esker.
Formakuntza horren helburua tresnak eta metodoak proposatzea da, beren garapena iraunarazi eta beren enpleguak sendotu nahi dituzten egiturak profesionaliza daitezen, tresna sinple batzuekin beren egiturak eta proiektuak lasaiki gidatzeko gaitasuna ukan dezaten, epe laburreko, ertaineko eta luzerako erabaki neurtuak hartuz. Formakuntza hori, urririk izanen da eta Uztaritzen iraganen da.
Izen-emateak eta xehetasunak
- Egitaraua (PDF)
Izen-emateak hartzen dira maiatzaren 15a arte:
- Sport Pyrénées Emploi – Cathy Fischer – 05 59 14 19 11 – dla.spe64@wanadoo.fr
- Instep Aquitaine –Marie Claire Durussel – 05 59 30 72 38 – dla64@instep-aquitaine.org
- Euskal kultur erakundea - 05 59 93 25 25 - elix@eke.eus
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)