Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kontabilitatearen eta elkarte kudeantzaren oinarriak

Kontabilitatearen eta elkarte kudeantzaren oinarriak

2018/04/23

Elkartekideen laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta DLA dispositiboak  informazio egun berri bat proposatuko dute Uztaritzeko Lapurdi gelan. Egun hori 2018ko apirilaren 28an iraganen da, 9:00etatik 17:00etara. Gaia : Kontabilitatearen eta elkarte kudeantzaren oinarriak. Parte hartzea urririk izanen da, baina izenak aitzinetik eman behar dira.

Zein motako kontabilitatea aplikatua da nere elkartean ? Gal-irabazien bilduma eta konduen bilana ukaiteak egiazki merezi ote du ? Eta hauek nola sinpleki eraiki ? Zein dira nire partaideen eskakizunak ? Zer da diruzaintza ? Nola indartu ? Zein tresna sinple erabili nere aktibitatea gidatzeko ? etab….

Egun horren xedea, oinarrizko galdera horiei erantzun batzuk ematea da.

Parte hartzea urririk izanen da. Izenak 2018ko apirilaren 21a aitzin eman behar dira.

Izen emateak

Euskal kultur erakundea (Maia Etchandy) : 05.59.93.25.25 /