Kontzertu (A)tipikoak Baionako bestetan
Euskal kultur erakundeak eta Baionako Hiriak 2010eko maiatzan izenpetu elkarlan hitzarmenaren karietara, euskal kulturaren inguruko topaketak proposatuak dira Baionako besten garaian. Hala nola, euskal musikaren inguruko bi kontzertu (a)tipiko.

Kontzertu ziklo hau bestaren erdi-erdian antolatua da ez ohiko tokien ezagutzeko. Lehen hitzordua uztailaren 27an finkatua da, La Collégiale elizan. Bi eskusoinulari, bekoz-beko deitu gaualdian, Philippe de Ezcurra eta Aitor Furundarena eskusoinularien (ikus beren biografiak) arteko topaketa berezia iraganen da. Bigarren kontzertu (a)tipikoa uztailaren 28an iraganen da Protestanteen Tenpluan. Hor, txalaparta, txirula eta euskal kantua elkartuko dira Ttipia eta Txomin (txalaparta), Argitxu Esain (kantua) eta Mixel Etxekopar (txirula) artistei esker.
Kontzertuetarako sartzea urririk izanen da eta leku kopurua mugatua.
- Xehetasunak : 05 59 93 25 25 (Euskal kultur erakundea)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)