Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kontzertu Atipikoak 2019ko Baionako bestetan

Kontzertu Atipikoak 2019ko Baionako bestetan

2019/07/18

Hamargarren urtez, Baionako besten denboran, Euskal kultur erakundeak eta Baionako Herriko Etxeak kontzertu atipikoak antolatuko dituzte elkarrekin. Aurten, bi kontzertu izanen dira. Lehena uztailaren 26an iraganen da, San Izpirituko "Collégiale" elizan, Oñatiko Ganbara abesbatzarekin. Bigarrena aldiz, uztailaren 27an ospatuko da Protestanteen tenpluan, Andoni Aguirre & Maitane Sebastian bikoteak eskainiko duen kontzertu batekin.

2019ko Kontzertu Atipikoen egitaraua

Zuzendaria : Aitor Biain Bidarte

Oñatiko Ganbara Abesbatza 1994an 12 gaztek sortutako ahots nahasien abesbatza da. Urtez urte, ilusio berarekin, taldea haziz joan da, egun, Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean, 30 pertsona inguruko taldea osatu arte. Errepertorioan mota eta garai guztietako lanak ikus ditzakegu: polifonia, folklorea, gospel, espiritualak,… euskal folkloreak eta gaur egungo konposatzaileek abesbatzaren egitarauetan zati garrantzitsua osatuz. Bi hamarkada baino gehiago bete dituen honetan, Oñatiko Ganbara Abesbatzak hainbat lehiaketetan hartu du parte, eta horren fruitua, hainbat lehenengo, bigarren eta hirugarren sari, lan baten interpretazio hoberenaren saria, zuzendari hoberenaren saria,… aitortza guzti hauek Euskal Herriko, Estatuko eta atzerriko abesbatzen lehiaketetan lortutakoak. Sari guzti hauetaz gain, Ganbara Abesbatzak hainbat jaialditan hartu du parte eta kontzertu ugari eskaini du, Euskal Herrian, Estatuan zein atzerrian.

Baionako eta Iruñeako bi euskal musikari hauek ohiko euskal kantuak eta sorkuntzak uztartuko dituen kontzertu ederra eskainiko digute, munduko beste musikak ahantzi gabe, hala nola yiddish musika.

Bi kontzertuak 18:00etan hasiko dira

Xehetasunak

  • Tfnoa : 05 59 93 25 25