Kontzertu atipikoak Baionako bestetan

2013/07/21

Badu orain lau urte Baionako hiriak galdegiten diola Euskal kultur erakundeari "Kontzertu atipikoak" deitu ekitaldi batzuen proposatzea ezohiko toki berezi batzuetan, hala nola Collégiale elizan Santa Izpiritun, edo Protestanteen Tenpluan, hiri erdian. Aurten, bi kultura gertakari izanen dira, euskal kantuen eta musiken inguruan.

Kontzertu atipikoak Baionako bestetan
Argazkia: Jakes Larre - EKE

2013ko uztailaren 26a, ostirala – 17:00etan

« La Collégiale » eliza – San Izpiritu
Ertizka Otxotea (Gipuzkoa)
Badu berrogeita hamar urte Donostiako gizon koru zoragarri honek euskal kantuak eta musikak baina ere obra garaikideago batzu munduan zehar eskaintzen dituela. Zuzendaria : Ramón Beraza. Ikus kontzertuaren egitaraua.

2013ko uztailaren 27a, larunbata – 17:00etan

Protestanteen Tenplua – 20, Albert 1er karrika
Didier Ithursarry & Kristof Hiriart - "Bilika"
Didier Ithursarry akordeoi-joilea eta Kristof Hiriart kantari – perkusio-joilea elkartzen dira euskal kantu zaharrenetan oinarritu errezitaldi baten sortzeko. Lehengo testuak hitzez-hitz eskainiz ala bat-batean inprobisatuz, bi musikariek konplizitate handia erakutsiko dute. Toki bakoitzak, garai bakoitzak, publiko bakoitzak bere historia... BILIKA egokitzen da, aldatzen da, kontestua kontutan hartzen du eta bereganatzen saiatzen da.

  • Didier ITHURSARRY akordeoia
  • Christophe HIRIART perkusioak/kantua
  • Artista gomitatuak : Jokin Irungaray, Jose Cazaubon eta Pauline Lafitte.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)