Kontzertu atipikoak Baionako bestetan
Seigarren urtez, Baionako besten denboran, Euskal kultur erakundeak euskal kultura garaikidearen inguruko kontzertu atipiko batzu proposatuko dizkio Herriko Etxeari. Aurten, bi kontzertu izanen dira : Jean Delphin Alard eta José María Usandizaga euskal konposatzaileen omenezko piano-biolin emanaldia uztailaren 31n, eta Mario Gachis musikariak eramanen duen gaualdia abuztuaren 1ean.

2015eko Kontzertu Atipikoen egitaraua
2015eko uztailaren 31a - 17:00 - "La Collègiale" eliza - Baiona
Bi euskal konposatzaile handi ohoretan
Piano–biolin kontzertua Damaris ALSUNARD (pianoa) eta Aurélia LAMBERT-ekin (biolina)
Jean-Delphin Alard (1815-1888) baiones biolin joileak biolin eta orkestrarako kontzertuak konposatu ditu, bai eta sinfoniak eta piano nahiz biolinendako bikote obrak ere. Pablo Sarasate bere ikaslea izan da. José María Usandizaga (1887-1915) Donostiako konposatzaile paregabe bat da. Mendi Mendiyan izeneko opera idatzi zuen. Opera harek gaitzeko arrakasta bildu zuen Bilbon egindako estreinaldian, 1910ean. Bestalde, Golondrinas izeneko obra lirikoa harek idatzi zuen ere, bai eta piano, organo edo ganbarako musikako maisu-obrak eta musika sinfonikoak ere.
Beren omentzeko, bi musikari talentutsu gomitatuak dira : besteak beste Baiona-Kostaldeko Eskualdeko Orkestrarekin ari den Damaris Alsunard ganbarako eta orkestrako piano joilea, eta Aurélia Lambert, biolin joilea eta Arnaga laukoteko kidea. Biek, bi konposatzaile handi haien obrak emanen dituzte kontzertu berezi batean.
2015eko abuztuaren 1a - 17:00 - Protestanteen tenplua (Albert 1er karrika – Baiona)
Mario Gachis, gaualdi eramale
Mario Gachis-ek (gitarra, kantua, harmonika kromatikoa) argitaratu gabeko konposizioak aurkeztuko eta doinu nahiz kantu batzu bertsioneatuko ditu, goi-mailako hiru musikariren laguntzarekin : Yves Bouillier (biolontxeloa), Mathieu Convert (klarinetea eta klarinete apala) eta Laurent Gignoux (oboea, duduk-a).
Mario Gachis bigarren mailako irakaskuntzako gaitasun agiria duen irakaslea da eta Landesetako Kontserbatorioko Gaurko Musika Anplifikatuen departamenduko koordinatzailea. Paraleloki, ekintza pedagokikoak eramaten ditu goi mailako irakaskuntzan. Musika tresna ezberdinak jotzen ditu, kantatzen du, kantuak idazten ditu eta musika zuzendaria da. Diskoetan eta taula gainean, euskal musikak, hego-amerikar musikak, rocka, jazza edo "chanson" estiloa jorratzen ditu.
Musikari bezala ukan duen ibilbide luzean, euskal kantari handi batzuekin ibilia da, hala nola Erramun Martikorena, Peio eta Pantxoa, edo Estitxu Robles.
Xehetasunak
Tfnoa : 05 59 93 25 25
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)