Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kontzertu atipikoak Baionako bestetan

Kontzertu atipikoak Baionako bestetan

2016/07/18

Zazpigarren urtez, Baionako besten denboran, Euskal kultur erakundeak eta Baionako Herriko Etxeak kontzertu atipikoak antolatuko dituzte elkarrekin. Aurten, bi kontzertu izanen dira : Arnaga kuartetoarena uztailaren 29an La Collègiale elizan iraganen dena, eta Enara emazte koruarena uztailaren 30ean, Protestanteen Tenpluan iraganen dena.

2016ko Kontzertu Atipikoen egitaraua

2016ko uztailaren 29a - 17:00 - "La Collègiale" eliza - Baiona

ARNAGA kuartetoa

ARNAGA kuartetoa: euskal musikagileak ohoretan

Kontzertu honen zabaltzeko, ARNAGA kuartetoak Arriaga-ren Hirugarren kuartetoaeskainiko du. Euskal musikagile hau Bilbon sortu zen 1806an eta "Mozart espainola" izendatua izan zen. Obra klasiko honek ez du arras tradizioa errespetatzen.  Adibidez, 3. mugimenduan, euskal kantu herrikoi baten garbitasuna nahastera heldu den ortzia entzun daiteke. Iaz 100 urte ospatu dituen Usandizagako Kuartetoa euskal kantu herrikoietan oinarritzen da. Obra hunkigarri honek ezin hobeki erakusten ditu Euskal Herriko paisaien edertasuna eta bizia. Azkenik, Maurice Ravel musikagile ziburutarraren Kuartetoa entzuten ahalko da. Ravel-en musikak ezaugarri unibertsala ukanik ere, kuarteto horretan, Ravel-ek euskal dantzen erritmoak baliatzen ditu, bereziki ganbara musikako egiazko harribitxia den obra honen bukaeran

2016ko uztailaren 30a - 17:00 - Protestanteen tenplua (Albert 1er karrika – Baiona)

ENARA emazte Otxotea

Enara emazte Otxotea - Zuzendaria : Jordi Freixa

Enara emazte korua 2007an osatu zen Baionan. 30 bat kantari baditu. Bere errepertorioa euskal kantu tradizionalean oinarritzen da nagusiki, eta Euskal Herriko kantu esanguratsuenak ematen dituzte, izan daitezen sakratuak ala ez. Bestalde, beste erresuma batzuetako kantu herrikoiei ere interesatzen zaizkie. 

Enarak kontzertu andana bat eskaini ditu mugaz bi aldeetan, hala nola Lurra Otxote profesionalarekin, Etxekoak gizon koruarekin edo Eguzki Lore emazte koruarekin.

Bere errepertorioaren bidez, koruak garrantzia ematen dio emazteek egiten duten euskal kulturaren transmisioari : alabaina, euskal gizartearen ohiko antolaketaren arabera, emazteak dira euskal kulturaren ahozko transmisioaren bermeak.

Hastapenetik, Jordi Freixa Irundarra izan da Enara koruaren zuzendari.

Kontzertu honentzat Otxote gisa (8 kantari) agertuko da. 

Xehetasunak

  • Tfnoa : 05 59 93 25 25

Argazkia: Jakes Larre - EKE