Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kontzertu atipikoak 2017ko Baionako bestetan

Kontzertu atipikoak 2017ko Baionako bestetan

2017/07/24

Zortzigarren urtez, Baionako besten denboran, Euskal kultur erakundeak eta Baionako Herriko Etxeak kontzertu atipikoak antolatuko dituzte elkarrekin. Aurten, bi kontzertu izanen dira. Lehena uztailaren 28an iraganen  da, San Izpirituko "Collègiale" elizan, besteak beste Garikoitz Mendizabal txistularia eta Ana Belén García piano-joilearekin. Bigarrena aldiz, uztailaren 29an ospatuko da, Protestanteen Tenpluan, Jean-Christian Irigoyen "Galtxetaburu" eskusoinu-joilearen inguruan. 

2017ko Kontzertu Atipikoen egitaraua 

 

2017ko uztailaren 28a, ostirala, San Izpirituko "Collégiale" elizan (Baiona)

  • Garikoitz Mendizabal (txistua)
  • Haize kintetoa : Hélène Billard (flauta), Claire Charrut (zahamiola), Genti Dollani (klarinetea), Arnaud Guicherd (adarra),  Anne-Charlotte Lacroix (fagota)
  • Ana Belén García (pianoa)

Edvard Grieg, Astor Piazzolla, Jesús Guridi eta Naji Hakim-en obrak eskainiko dituzte. 

 

2017ko uztailaren 29a, larunbata, Protestanteen Tenplua - (Albert 1er karrika, 20 - Baiona)

Jean-Christian Irigoyen "Galtxetaburu"-ren inguruan antolatu gaualdia

Parte hartzaileak : Elise Archambault (kantu lirikoa), Isabelle Jaury (kantua-baxu elektrikoa), Ringo Irigoyen ("Beat Box"- ahots perkusioak),  Jean-Christian Irigoyen (eskusoinua)

Errepertorioa : Aita Donostiaren obren bertsioak, Xiberoko kantu tradizionalak, Manex Pagolaren kantuak, musika obra baten sorkuntza

Bi kontzertuak 17:00etan hasiko dira

Xehetasunak 

Argazkia : Jakes Larre - EKE