Kultura ekoizpen andana bat, Itsasuko agiriaren urtebetetze kari
60. hamarkadan ipar Euskal Herrian gertatu kultura eta sozial berritzearen urtemugaren ospatzea, oihartzun frango izaten ari da kultura mailan. Berriki argitaratuak izan diren liburuen artean adibidez, Daniel Landart-en Enbataren zirimolan eta Jon Etcheverry-Ainchart eta Peio Etcheverry-Ainchart-en Le mouvement Enbata. Bestalde, Ramuntxo Garbisu-ren Sur les pas de Jakes dokumentala sarean ezarri dute ikusgai.

Enbata Zirimolan (Elkar - 2013) deitu bere liburu berrian, Daniel Landart idazle, antzerki zuzendari eta Euskal kultur erakundeko zuzendari-orde ohiak Enbata mugimenduaren historia kontatzen digu, bere oroitzapen pertsonaletan oinarrituz. Halaber, Peio Etcheverry-Ainchart historialariak eta Jon bere aitak elkarrekin idatzi duten Le mouvement Enbata. À la source de l’abertzalisme du Nord (Elkar - 2013) liburuak mugimendu abertzalearen sortzaileak omentzen ditu.
Aipatzekoa da ere 2012an Ramuntxo Garbisu-k egin Sur les pas de Jakes dokumentala berriki sarean ezarria izan dela. Filmak, Enbata-ren sortzaileetarik bat izan den Jakes Abeberry-ren ibilbidea du aipagai.
Xehetasunak
- Daniel Landart-en Enbataren zirimolan liburuaren irakurketa Biarritzeko Mediatekan
- Jon et Peio Etcheverry Ainchart Le Mouvement Enbata liburuaren aurkezpena Elkar megadendan
- Sur les pas de Jakes
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)