Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Larraldea saria" bertsupaper lehiaketa

"Larraldea saria" bertsupaper lehiaketa

2017/10/24

2017ko otsailean Senpereko bertsulariei eta ditxolarei egin omenaldiaren haritik, Lapurdi 1609 eta Bertsularien Lagunak elkarteek  bertsupaper lehiaketa bat antolatzen dute. Karia hortara, nahi duenak bere bertsu idatziak igortzen ahal ditu 2017ko azaroaren 1.a aitzin. Sari banaketa 2017ko abenduaren 3an eginen da.

Lehiaketak bi maila bereizten ditu : gazteen maila (17 urtera artekoak) eta helduen maila (18 urte edo gehiagokoak)

Bertsupaperak helbide honetara igorri behar dira 2017ko azaroaren1.eko berantenaz :

  • Lapurdi 1609 elkartea - Larraldea bertsopaper lehiaketa - Larralde, Amotze auzoa - 64310 Senpere edo emailez : helbidera

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 3an iraganen da Larraldean, goizeko 10:00etan.

Xehetasunak