Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Lauesku" sorkuntzaren aurkezpena Dantza Hirian jaialdiaren karietara

"Lauesku" sorkuntzaren aurkezpena Dantza Hirian jaialdiaren karietara

2014/09/20

Irailaren 27an, larunbatez, Lasala konpainiaren "Lauesku" dantza sorkuntza aurkeztua izanen da Baionako merkatuan. Donostiako konpainia Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu Aterpean 2014 artista egonaldiaren irabazlea izan da. Bere sorkuntza berria 18:45etatik goiti aurkeztuko du.

Gero eta ezagunagoa egiten ari den Lasala konpainia gipuzkoarreko Judith Argomaniz koreografoak Lauesku proposatu du. Hiru dantzarirentzat prestatutako euskal pilotari buruzko sorkuntza-lan bat da. Pilota-partida baten bitartez, joko-arauak zalantzan jartzen dituzten hainbat egoera aurkezten dira.

Lauesku sorkuntzaren interpreteak hauek izango dira:

  • Judith Argomaniz
  • Jaiotz Osa
  • Lionel Ah-Sou (Dantzaz Konpainiatik etorria)

Xehetasunak

Argazkia: Diego Hernández