Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Nuit d’encontre": sei artista, sei hizkuntza. Egonaldi paregabea eta kontzertuak

"Nuit d’encontre": sei artista, sei hizkuntza. Egonaldi paregabea eta kontzertuak

2016/07/11

Gaël Sieffert alsaziarra, Rozenn Talec bretainiarra, Diana Saliceti korsikarra, Coralie Nazabal okzitaniarra, Tiaz reuniondarra eta Philippe de Ezcurra euskalduna elkartu dira kantu errepertorio bat sortu eta "La Nuit d'Encontre" izeneko ikusgarri baten sortzeko. Astaffort herrian egin egonaldi baten ondotik, hizkuntza eta kultura ezberdinak nahasten dituen ikusgarria toki frangotan aurkeztuko dute. Euskal kultur erakundea partaide da.

Zerk lotu dezazke Alsaziako Gaël Sieffert, Philippe de Ezcurra euskalduna, Rozenn Talec bretainiarra, Diana Saliceti kortsikarra, Coralie Nazabal okzitandarra eta Tias Reunion ugartekoak ? Lotzen dituena, elkarlan arraro bat da, sei hizkuntzen eta kulturen arteko topaketa, ausartziazko eta sorkuntza esperimentazio berezi bat erakarriko duena. Artista horiek 10 egunez kantu eta musika ikuskizun bat asmatuko dute : Nuit d’encontre izenekoa.

Ber denboran kantu intimistak, bakoitzaren irudimenaren eta sentikortasunaren leinuru, sortuak izanen diren musika obrak sei lurralde horien aurpegi zatiak dira, sorkuntza egonaldian nahasiko eta elgar elikatuko dutenak Francis Cabrel kantari famatuaren Astaffort herrian (Voix du Sud mintegia). Sei talendu gazte hauek beren herria kantatzen eta musikatzen dute, elgarrekin ikusgarri berri bat asmatuz, hizkuntza bakoitzaren musika kantuen oihartzun izateko gisan.

« La nuit d’encontre » egitasmoa lan amankomun baten fruitua da, eta hainbat egiturak parte hartu du, hala nola : Alsaziako Summerlied festibala, Euskal kultur erakundea, Bretainiako Cornouailleko festibala, Bourges hiriko Udaberri festibalaren kortsikar antena, Paueko Hesti’Voc festibala, Reunion ugarteko Musicouleurs elkartea, hauek oro Astaffort herriko Voix du Sud elkartearen kudeantzapean. Artistek 10 eguneko egonaldia egiten dute Astaffort herrian (uztailaren 20a arte).

Lehen kontzertua Sainte-Bazeille (47) hirian, Château Rouge jauregian (180 ikusgarrigelan) iraganen da uztailaren 21ean, arratseko 20:30tan.

Ondotik ikusgarria leku horietan emana izanen da:

  • Uztailaren 23an, Festival  de  Cornouaille  - Quimper
  • Agorrilaren 15ean, Summerlied Festibala (Alsazia) - Alan Stivell-ren lehen partean
  • Agorrilaren 21ean, Hestiv’Oc festibalean, Pauen

Xehetasunak

  • Prentsa-txostena (PDF)
  • Voix du Sud : 05 53 67 16 52 
  • Euskal kultur erakundea : 05 59 93 25 25

Argazkia: Jean-François Laffitte