Literatur itzulpenerako beka bat frantsesetik itzultzeko
ÉCLA Aquitaine erakundeak beka bat emanen du Frantziatik kanpo bizi diren literatur itzultzaileentzat, frantsesetik literatur obra baten itzultzeko ama-hizkuntzara. 2012ko irailaren 4an bururatzen da beka eskatzeko epea.

Bordelen hilabete (2012ko abenduan) bizitzeko parada ematen du beka honek, eta 1500 euroko diru-laguntza ere eskuratuko du itzultzaileak, bidaia gastuez gain.
Itzuliko den liburua frantsesez idatzia izan beharko da, eta genero literariokoa. Hizkuntza guziak onartuak dira, eta mota guzietako obra literarioak, domeinu publikoan isuritakoak barne.
- Xehetasunak: www.ecla.aquitaine.fr
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)