Maialen, Kaperan A Kapela
2017ko apirilaren 8an, arratsaldeko 7etan, Baionako Maialen kantari gazteak kontzertu bat eskainiko du Hendaiako Abbadia Behatoki Jauregian. "Kaperan A Kapela" zikloaren urteko lehen kontzertua izanen da. Leku kopurua mugatua izanik, lekuak aitzinetik erostea aholkatua da.

Kaperan A Kapela zikloaren 2017 urteko lehen topaketarentzat, Pat Têtevuide eta Rémy Gachis musikarien laguntzarekin, Maialen-ek 2014an atera Biluzik izeneko azken diskoko bertsio akustiko bat aurkeztuko digu. Kantu gehienak berak idatzi ditu eta horietan, bizipenak, ibilbide zatiak, topaketak edo hausturak aipatzen ditu, zalantzarik gabe bere disko pertsonalena den honetan.
Antolatzaileak : Hendaiako Hiria, Euskal kultur erakundea eta Hendaye Tourisme elkartea
Sartzea : 10€ bertan / 9€ aurre salmentan, Hendaiako Turismo Bulegoan
Xehetasunak
- Hendaiako Turismo Bulegoa : 05 59 20 00 34
- Euskal kultur erakundea : 05 59 93 25 25
- Hendaiako herriko Etxeko Kultur Zerbitzua
- Maialen
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)