Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maindi Murua eta Maddi Ane Txoperena, Xilabako lehen sailkatuak

Maindi Murua eta Maddi Ane Txoperena, Xilabako lehen sailkatuak

2012/10/08

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari txapelketa urriaren 6an hasi zen Altzürükün. Maindi Murua eta Maddi Ane Txoperena dira finalaurrekoetarako txartelak lortu dituzten lehen bi bertsulariak.  Bigarren kanporaketa urriaren 13an iraganen da Kanbon.

Urriaren 6an, 120 entzule inguru izan ziren Altzürüküko Herriko gelan Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko hirugarren xapelketako lehen kanporaketa segitzen.  Hauek dira epaileek atera zituzten puntuaketak :

1) Maindi MURUA 187,5

2) Maddi Ane TXOPERENA 185,5

3) Ortzi IDOATE 179

4) Egoitz ZELAIA 178,5

5) Xan ALKHAT 167

6) Ortzi MURUA 163,5

Lehendabiziko bi sailkatuek finalaurrekoetarako zuzeneko txartela eskuratu zuten. Gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute.

Ondoko kanporaketa Kanbon iraganen da urriaren 13an. Bertan lehiatuko diren bertsulariak Ramuntxo Christy,  Maddi Sarasua,  Bixente Hirigarai,  Xumai Murua,  Battitt Crouspeyre eta  Gillen Hiribarren izanen dira.

Xehetasunak :

Argazkia : Maite Deliart (EKE)