Manez eta Kobreak "Kaperan a Kapela"

2018/04/02

2018ko apirilaren 7an, 19:00etan, Manez eta Kobreak taldeak kontzertu bat eskainiko du Hendaiako Abbadia Jauregiko kaperan. Hendaiako Hiriak, Euskal kultur erakundeak eta Hendaye Tourisme elkarteak antolatu kontzertu hau "Kaperan a Kapela" zikloaren barnean kokatzen da. Tokiak aitzinetik erreserbatzea aholkatua da.

Manez eta Kobreak "Kaperan a Kapela"

MANEZ, Thierry Biscary-ren izen artistikoa da. Talde ezberdinetan (Bolbora, Hegalka, Kokin, Kalakan...) kantatu ondoren, Thierry-k bere kantuak aurkezten dizkigu. Lekukotasun intimo bat emaiten digu; Bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen bizi parteak kontatzen ditu.

Olerkari eta bertsolari batzueri alegiak eta kondairak idaztea eskatu die  : Jon Maia, Uxue Alberdi, Xabier Euzkitze, Aurelia Arkotxa edo Itxaro Borda-k ikuskizuneko pertsonaiak biziarazi dituzte... Sentikortasunezko Euskal Herri poetiko bat deskubritzen dugu, egiazkoa eta asmatutakoa. ….eta KOBREAK Metalezko musika jotzaile hauek, kobreak jotzeaz gain kantariak ere badira. Euskal Herriko ehunka talde informal bezala, gogotik kantatzen dute. Eszenatokian talde kide bakoitzak pertsonai bat dauka…

Musikariak : Thierry Biscary (Manez), Ana Telletxea (ahotsa, eskusoinua, perkusioak), Fermin Garaikoetxea "Mintxo" (ahotsa, tronpeta, bonbardinoa), Vianney Desplantes (ahotsa, bonbardinoa), Bixente Etchegaray (ahotsa, tronpeta), Laura Etchegoyhen (ahotsa, saxofoia)

Txartelen salneurria : 9 € aitzinetik / 10 € tokian berean

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)