Hemen zaude: Hasiera Albisteak Maskaradei buruzko liburu berri bat

Maskaradei buruzko liburu berri bat

2012/12/13

Eric Dicharry-ren doktorego tesia argitaratu berri du l'Harmattan argitaletxeak. Bertan, antropologo lapurtarrak Xiberoko hizkuntzaren, gizartearen eta kulturaren arteko harremanak aztertzen ditu maskaraden erritoan oinarrituz.

Eric Dicharry antropologoa da eta IKER (Euskarari eta Euskal Testuei buruzko Ikerketa Gunea) dokumentazio zentroko kidea. Antropologian doktore da eta Pariseko EHESS Eskolako diplomatua. Du rite au rire, le discours des mascarades au Pays Basque deitu liburu hau, Daniel Fabre jaunak zuzendu tesiaren ondorioa da. Lan honentzat, Eusko Ikaskuntza-Baionako Hiria euskal kultura saria eskuratu zuen 2009an. Etnolinguistikan berezitua izanik, bere ikerketak Euskal Herriko hizkuntzaren, gizartearen eta kulturaren arteko harremanei buruzkoak dira.

Xehetasunak :

2012ko Maskarada Sohütan (argazkia : Oier Araolaza - cc-by-sa - dantzan.com)