Maskaraden garaia, Sohütatik Hokira

2016/01/12

2016ko maskaradak, Sohüta-Hokiko gazteek ematen dituzte. Urtarriletik apiril arte, hamahiru agerraldi izanen dira denetan. Lehena urtarrilaren 17an iraganen da Sohütan eta azkena apirilaren 10ean Hokin. Bi emanaldi horien artean, usaian bezala, Xiberuko beste hainbat herritan ibiliko dira.

Maskaraden garaia, Sohütatik Hokira
2015eko maskarada Gameren - Argazkia : Séverine Dabadie

Sohüta-Hokiko gazteek 2003an antolatu zuten beren azken maskarada. Hamahiru urte berantago, gogotsu dira, Battita Berrogain errejentaren eta Julie Ahaspe dantza erakaslearen laguntza dutela. 

Egitaraua

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)